Frantziar-enpresek gora begiratu

Hastapenak ez dira inoiz errazak, are gutxiago finantzaketa baino ilusio gehiagoz kargatuta euren proiektuak argitara ateratzen saiatzen diren milaka ekintzaile gazteentzat, askotan ia itsu-itsuan instituzioetatik jasotzen duten laguntza eskasa dela eta. Zorionez, badirudi hori aldatzen hasi dela. Negozio berria sortzea erabakitzen duten gazteei esku bat ematea proposatu du Parisko Udalak.

Proiektu berri honek 1.125 proiektu berri hartzeko gai izango diren bi enpresa-inkubagailu ditu. “Freyssinet” izenarekin bataiatutako ekimen hau Xavier Nielek, konpainiako zuzendari nagusiak doan finantzatzen du.

Naidertik txalotzen dugu mota honetako ekimenak eta etorkizunean hiriburu gehiagotara zabaltzea espero dugu.