MAFALDA HIZTEGIA Eskerrik asko Automozio Hiztegia BATZ, Cikautxo, Ekin, Elay, GKN eta Maier enpresek bultzatuta, Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologoek, automobilgintzaren sektorea ez da itzulpenetan galduko.

Sei hizkuntzatan kontsulta daitekeen hiztegi espezializatu honek: ingelesa, gaztelania, euskara, frantsesa, alemana eta txinera, automobilgintzako 2.637 kontzeptu biltzen ditu, 16 arlotan sailkatuta, eta Interneten kontsulta daiteke.

Hiztegi honek funtzio garrantzitsu handia beteko du, sektoreko enpresek egiten ari diren nazioarteko hedapen gero eta handiagoa dela eta, hedapen horretan ezinbestekoa baita hainbat hizkuntzaren ezagutza zuzen kudeatzea oso ikuspuntu teknikotik. Hiztegiaren erabilerak bezero eta hornitzaileekiko harremanak hobetu beharko lituzke, hizkuntza-oztopoak gainditzen lagunduz.