New Delhi eguzki panelak fotopost.jpg

New Delhin, hiriko gobernua etxebizitza, industria eta eraikin publiko eta erdi-publikoetako teilatuetan eguzki plakak jartzea sustatzeko aztertzen ari da. Horren truke, ekoitzitako watt bakoitzeko diru-kopuru ekonomiko bat jaso ahal izango zuten eraikinetako bizilagunek. “Rooftop Revolution: Unleashing Delhi’s Solar Potential” txostena argitaratu du. Greenpeace Indiak dio panelak horrela instalatu daitezkeela 31 km²-ko azaleran (hiriaren % 4,42).

Udalak 2022an elektrizitate-kontsumoaren %3 eguzki energiatik etortzea du helburu. Gaur egun, Indiako hiriburuan erabiltzen den energiaren % 50 ikatzak sortzen du, eta horrek hiriak kutsadura maila handia izatea dakar. 2014an, OMEk munduko hiririk kutsatuena izendatu zuen.