Ihobek, Eusko Jaurlaritzako ingurumen-sozietateak, Euskal Herriko probintzia bakoitzeko Berotegi Efektuko Gasen (BEG) inbentarioa argitaratzen du.

ikusi esteka

Euskadiko inbentarioa argitaratu ostean (hemen ) Dokumentu berri honetan, 2005etik 2020ra BEG isuriek izan duten bilakaera aztertzen da lurralde bakoitzean.

Euskadik %35 murriztu zituen isuriak aldi horretan, eta EBn %27. 

Arabak %25 murriztu du, Bizkaiak %34 eta Gipuzkoak %41

Garrantzitsua da ohartzea 2020a ez zela urte arrunta izan pandemiaren ondorioz. Horren adierazgarri da kontsumoaren %12ko jaitsiera 2019arekin alderatuta. 

Horregatik kalkulatzen da 2021ean isurketak igo egingo direla 2020arekin alderatuta, eta txosten honetako datuak zertxobait gutxiago positiboak bihurtuko dira.

Argazkiaren egilea: Mikel Arrazola