Munduko Ekonomia Foroak argitaratutako “Top 10 Emerging Technologies of 2023” txostenak hurrengo urteetan gizartean eragin positiboa izango duten teknologiak nabarmentzen ditu:
- Bateria malguak
- AA sortzailea
- Hegazkintzarako erregai alternatiboak
- Diseinu-fagoak
- Metabertsoa osasun mentalerako
- Landareentzako sentsoreak
- Omika espazialak
- Elektronika neuronal malgua
- Datu-zentro karbono-neutroak
- AAk lagundutako osasun arreta
10 teknologia nagusiak zerrendatzeaz eta horien arriskuak eta aukerak aztertzeaz gain, teknologia bakoitzak pertsonengan, planetan, oparotasunean, industrian eta ekitatean izan dezakeen eraginaren ebaluazio kualitatiboa ematen du txostenak.