Tresnak

Arrisku Klimatikoak: inpaktuak aurreikusi eta hiri-egokitzapena bideratzeko

 egilea
Share

zer da

EGOKITZAPEN KLIMATIKORAKO LURRALDE-ADIMENEKO TRESNA

Arrisku Klimatikoak tresnak mehatxu klimatikoak eraikinekin, azpiegiturekin eta biztanleriarekin lotzen ditu, arriskua non pilatzen den ezagutzeko. Informazio klimatikoa, kartografia eta aldagai sozialak uztartzen ditu, eta eremuak alderatzeko, haien kalteberatasuna azaltzen duten faktoreak ulertzeko eta esku-hartzeak simulatzeko aukera ematen du.

3D bisorea, eraikin bakoitzeko bero-boladen arriskuarekin eta arriskuaren bilakaerarekin agertoki klimatiko batean

helburuak

HIRIA KLIMA-ALDAKETARI AURRE EGITEKO PRESTATZEA

Mehatxu-mapa batek berez ez du azaltzen gertaera batek hirian zer ondorio izan ditzakeen. Esposizioak, biztanleriaren ezaugarriek eta egokitzeko gaitasunak arriskuaren irakurketa aldatzen dute, baita auzo beraren barruan ere. Tresnak dimentsio horiek lotzen ditu jarduerak lehenesteko eta pertsona kalteberenak babesteko.

funtzionalitateak

UHOLDEAK, BEROA, AGERTOKIAK ETA TXOSTENAK

  • Ibai-uholdeekiko esposizioa: eraikin, azpiegitura eta biztanleria esposatuaren irakurketa, eta arriskuaren osagaien konparazioa eremuka.
  • Beroaren arriskua eta hiri-kalteberatasuna: tenperatura-proiekzioak hiri-ingurunearen baldintzekin, landarediarekin eta biztanleriaren kalteberatasunarekin lotuta.
  • Egokitzapen-neurrien simulazioa: zuhaitzek, berdeguneek edo babesleku klimatikoek hautatutako eremuan duten eragin estimatua.
  • Txosten adimendunak: zer aldatzen ari den, zein faktorek eragiten duten eta zein erantzun aztertu behar diren laburbiltzen dute.

onuradunak

UDALAK ETA UDALAZ GAINDIKO ERAKUNDEAK

Ingurumen, egokitzapen, hirigintza eta espazio publikoko arloak, biztanleria kalteberarekin lan egiten duten zerbitzuak eta udalaz gaindiko erakundeak. Mehatxu bakoitza bere metodologiarekin aztertzen da, eta tresnak plangintza babesten du, xehetasunezko azterketa hidraulikoak edo larrialdi-protokoloak ordezkatu gabe.

aukerak

HIRIAREN KUDEAKETARAKO APLIKAZIOAK

1. Beroari egokitzeko eremuak lehenestea: behar handiena eta erantzuteko gaitasun txikiena non batzen diren aurkitzea eta eremu horietan neurriak probatzea.

2. Ibai-uholdeekiko esposizioa berrikustea: azterketa zehatzagoa behar duten eraikinak, azpiegiturak eta biztanleria identifikatzea.

3. Egokitzapen-planaren jarraipena egitea: erreferentziazko egoera eguneratze berriekin alderatzea eta lehentasunak berrikustea.

elkarrekintza

PRODUKTUAREN ERAKUSKETA

Bideoak benetako hiri-ingurune batean beroaren arriskuaren eta hiri-kalteberatasunaren azterketa erakusten du.

Irudiek eta bideoak Bilbao 2050 kasua erakusten dute, Bilboko Udalak bultzatua, PwC, NAIDER eta TEKNEIren lankidetza teknologikoarekin. Agertokiak ereduaren estimazioak dira.

Ezagutu Arrisku Klimatikoak produktua DataTool-en