peopleIdazleak, hiriaren inguruan hausnartzen du oraingo honetan. Etxebizitzaren eta lokalen prezioen igoerak, bere aburuz, baliteke beste ondorio batzuk izatea normalean aipatzen direnetatik aparte, esaterako モhiri aspergarrienヤ sorrera eta kreatibitatearen gutxiagotzea edo sortzaileen モdeslokalizazioaヤ.

El autor reflexiona sobre las ciudades en esta ocasión.

El elevado precio de la vivienda y locales, desde su punto de vista, tiene otras importantes consecuencias además de aquellas que normalmente se señalan, como pudieran ser, entre otras, la creación de lo que denomina “ciudades aburridas” o la “deslocalizacion” de la creatividad y las personas creativas.

Duela gutxi Londreseko “Cities Institute” eta Ontarioko (Kanada) unibertsitateko zenbait kidek burututako ikerketa irakurtzeko aukera izan dut. Ikerketa honek “Espazio Kreatiboak” edo “Sormen Espazioak” deritzonen bultzadarako mundu mailako “benchmarking-a” egiten du eta horren ondotik hiri bi hauek (eta edozeinek) etorkizunari begira kontutan hartu beharreko “ikasitako 13 ikasgai” ondorioztatzen ditu.

“Sormen Espazio” hoiek, pertsona kreatiboak bezala definitutakoak lanerako edota bizitzeko “klusterizatzen” diren tokiak edo auzoak bezala defini ditzakegu. Europan nagusitzen den definizioaren arabera, Kreatibotzat jotzen direnen artean, arkitektoak, dantzariak, filmegileak, diseinatzaileak, artistak, musikariak, etabar daude. Artea eta kulturarekin loturiko lanbideak, beraz.

Nola nahi ere, aipatutako dokumentura bueltatuz, artikulu honen helburua ez da inondik ere, 13 ikasgai hoien deskribapen bat egitea (hori beste baterako utziko dugu) baizik eta, hortik ateratako ondorietako baten inguruan hausnarketa egitea, zeinek dioen: “espazio merkea sormenerako eta enpresarako arazo iraunkorra da” eta gaineratzen du “artista edota pertsona sortzaileak sistematikoki popularrak bilakatzen diren auzoetatik (beraiek sortutako balioaren eta aktibitatearen ondorioz) baztertuak gertatzen dira”.

Euskal Herria ez da adibide hauen erakusle garbiena. Hala ere, bururatzen zaidan adibidea, Bilbo Zaharra, Bilboko auzoa da, non urteetako gainbera ekonomiko eta sozialaren ondoren, artistek eta gazteek okupatua gertatu da, etxebizitza merkeen eta auzoaren nortasun eta giro anitzak erakarrita. Kasu honetan oraindik artisten bilgune izaten jarraitzen du, baina hona hemen nire funtsezko galdera: Noiz arte? Noiz arte iraungo du bultzada ekonomiko eta sozial honek, etxebizitza eta lokalen prezio gero eta altuagoek ito gabe? Galdera hau zabalduz, hiri osoaren dinamismoa (bizitza) kolokan jartzen duela konturatuko gara. Izan ere, gure hirietan, ondasun higiezinen prezioak maila ezin altuagoetara iristen ari dira, bai etxebizitzen prezioaz bai komertzial edota bulegoen prezio edo alokairuetaz ari naiz.

Fenomeno honen ondorio nagusienetako bat, gazteok etxebizitza erosteko/alokatzeko dugun arazo latza da bai, baina baita nire aburuz, horrek gure hirietan, gure ekonomian, gure hirien dinamismoan edo ムosasuneanメ izaten ari den ondorio ezin larriagoa. Zentzu honetan prezioen igoera horrek, herri ta hiriak “aspergarriak” bihurtzen ari ditu, ekonomikoki, sozialki aspergarriak, “sormen espazio” horiek itoaz edo euren “deslokalizazioa” bultzatuz. Horren ondorioz, bertakoentzako bidea aldapa bihurtzen da negozio bat irekitzea, bulego bat alokatzea edota egindako artelanen erakusketa bat antolatzea burutik pasatzen denean. Zentzu honetan, adibide argia da hirietako erdialdeak, non gero ta gehiago, frankiziak edo korporazio handiak nagusi ditugun bertakoek hamarkadetan gidatutako denden eta negozio txikien lekua hartuz. Horrekin batera, gazteak, edozein gizartearen dinamismoaren lehen lerroan (sormenaren iturburu), hiritik alde egitera behartuta ikusten gara, herri eta hirien populazioa zahartuz.

Prozesu hauek ez dira bakarrik euskal hirietan gertatzen ari. Estatuko eta Europako hiri askotan ere, behin 70-80 hamarkadetako depresioak gaindituta. Gure kasuan hala ere, arrazoia ez du ematen gune kreatibo batzuk “popularrak” bilakatzea denik (Londresen adibidez ohikoa dena), baizik eta espekulazioa. Zentzu honetan, orain dela gutxi “Etxebizitza Duinaren Aldeko Plataforma” delakoaren bozeramaileari irakurritako elkarrizketa batean zera aditu nuen, “Estatu Espainolean etxebizitzaren prezioak dagoeneko Munduko garestienak dira, soldata maila erlatiboarekin alderatzen baditugu”, prezio hauek etengabe hasten jarraitzen dute nahiz eta “momentu honetan Espainian, Ingalaterra, Frantzia eta Alemaniak batera baino etxebizitza gehiago eraikitzen ari garen”.

Beraz, egoerak jarraipena izan ezkero eta betiere aipatutako argudioek zentzurik badute, gure hiriak etorkizunean oraindik ere “aspergarriagoak” bilakatzeko arriskuan geundeke, errotiko neurririk hartu ezean bederen. Neurri hauek, orainarte nolabaiteko arrakastarekin martxan jarri direnei gehitu beharko litzaieke, etxebizitzaren prezio duinak ziurtatzeko helburuarekin bai, baina baita gainontzeko ondasun higiezinen (merkataritza lokalak eta bulegoak batez ere) alokairu merkeak ziurtatzeko helburuarekin.

Eskuartze hauen filosofia, etxebizitzaren kasuan, biztanle bakoitzak etxebizitza duin bat izateko duen eskubidearen onarpen praktikoa litzateke, artean merkataritzarako lokalen eta bulegoen kasuan, pertsona kreatiboek edota ekintzaileek azpiegitura hauek alokairu merkean eskuratzeko duten “eskubidearen” onarpena litzateke, bide batez gure ekonomiaren eta gizartearen garapenean duten eginkizun garrantzitsua aintzat hartuz.

Laburbilduz, nire iritzi pertsonalean, hori behar luke gure herriaren lehen mailako helburu soziala, baina baita ekonomikoa ere. “Ezagutza Gizarte” delako berri honetan pertsonek izango duten protagonismoa onartzen badugu bederen, lehengai horri bere bizitza-proiektua garatzeko oinarriak jartzeko kapaz izan beharko genuke garapen eredu berri horretan sartzen arrakasta izango badugu.