Unesco Etxea2Gaur ideien baratzen, gomendio-landare bat dut zuentzat!

Lehengo Ostegunean izandako “Naider Topagunean” Energía eta Klima Aldaketari buruz Josu SanzIván de Torres eta Gorka Buenorekin hitz egiteko aukera izan genuen. Solasaldi interesgarria izan zen, eta bertan Josuk,Unesco Etxeko ingurumen arduradunak,Iraunkortasun Hezkuntzarako Eskuliburua helarazi zigun.
Atzo arte ez nuen begirada bat botzako aukerarik izan, baina irakurtzen hasi eta gero, lan ederra zela argi geratu zen.
Hemeretzi gaietan banatutako, iraunkortasunari buruzko oso ikuspegi orohartzailea du. Gai honi buruzko beste liburu askotan bezala, ez da bakarrik ingurugiro eta ekologia gaietan gelditzen, giza garapenean, ekonomian eta politikan ere murgiltzen da, ikuspegi handiago eta aberatsagoa emanez.

Gai bakoitza aditu batek idatzitako eta marrazki eta grafikoz beteriko bi orrialdeetan azaltzen da, irakurtzeko erraza eginez, eta sakondu nahi izanez gero erreferentzia interesgarriak dituelarik.Iraunkortasun hezkuntzan lan egiten duen, edota iraunkortasunari buruzko kezka duen edozeinetzakogomendagarria den eskuliburua da

Nire iritziz, iraunkortasun arazoetan hezkuntzak duen garrantzia ikaragarria eta askotan ez zaio behar duen pisua ematen. Horrelako lanen laguntza ezinbestekoa da gure ingurugiroari buruzko ideiak eta kultura onera aldatzeko!! Eskerrikasko Unesco Etxeari, horrelako lan bat euskerazerabilgarri egiteagatik, eta gure Topagunean parte hartzeagatik!