egunkaria_libreZer da Kazetaritza?

Horrela hasten da Egunkaria Libre izeneko bideoa, etaI.Martinezek bere blogeanederki gogoratu digu. Nire blog, kaxkar hontatik ere ikusteko aukera eman nahi nizueke, eta ez hori bakarrik, gogoeta txiki bat ere egin nahi nuke, kasu honi buruz.

https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=UCvHdIBPLAQ

Urte dexente pasa dira, zazpi, Egunkaria itxi zutenetik, pertsona askoren eskubideak zapalduak izan zirenetik; lan postu ugari galdu zirenetik, eta Euskarari min handia egin zitzaionetik. ETA-ren esku luzea ikusi zuten askok Egunkariaren atzean, eta hiru hitz horiek argudio bezala edukiz, erraz itxi zuten aldizkaria. Gaur ostera, “Berria” dugu gure eskura, haren txingarretatik ateratako egunkaria, eta gaur ere Madrilen ditugu bost auzipetuak. Fiskalak probarik ez dagoela argi esan arren; ” Asociación de Víctimas del Terrorismo” eta “Dignidad y Justicia”-ri esker ditugo 12 eta 14 urte bitarteko espetxe zigorraren mehatxupean. Norbaitek edukiko ote du “Dignidad” edo “Justicia”rik, “Terrorismo”aren “Victima” hauekin? Zazpi urte igaro eta gero, ezin ditugu gauzak dauden bezala utzi, ezin ditugu berriro ere egindako akatsak errepikatu. Eta horretarako, nik behintzat agintariei barkamen bat eskatzea legezkoa dela uste dut.

Besarkada handi bat Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga-rentzat.

Gehiago jakin nahi ezkero Berria-n jarrai dezakezue, minutuz minutu.

 

P.D.Posta eguneratuz, A.Etxaniz-ek estatuko egunkariek egin duten jarraipena azaltzen digu: Zer dio Espainiako prentsak Egunkaria auziaz?