Hau da nire blog-aren lehen post-a. Nolabait esateko, blog honen jaioteguna gaur dela esan daiteke. Beraz, zorionak “Esanak esan”, gaur hasten da elkarrekin egingo dugun bidaia.
Egoera ez da egunerokoa. Alemaniatik idazten ari naiz, hotelean sartuta, atzo gaueko “networking”-ean pentsatzen. Kalean euria da eta eguraldi nahiko hotza daukagu. Logelan 6 klasekide gaude lanean, egin beharrekoak azken momentuan bukatzen. Espero dezagun bilatutako katalogo guztiak zerbaiterako balio izatea eta egindakoari probetxu ateratzea.
Hona Dortmund-era etorritako azken aldian bezala, bai hiriak zein jendeak isladatutakoa nahiko irudi ilun eta tristea da. Nahiko janari eskasa daukate, fast food delakoa edonon aurki daiteke. Garagardoa, espero bezala, ugari eta oso ona. Hotelean bertan dagoen makinatxoan ura baino merkeago dago. Krisian gaudenez, hobe da merkeena erostea….
Espero dezagun bihar hasten diren klaseak baliogarriak izatea eta bidaiari behar besteko zukua ateratzea.