Hirumugarrietako Gaindegia, Euskal Herriko agente sozial eta ekonomikoen artean ekonomia eta sozietatearen gaineko ezagutza eta iritzia sustatzea helburu duen behatokia da. 2004 urtean sortu zen irabazi-asmorik gabeko elkarte honek, PowToon aurkezpen tresnaren bitartez, Euskal Herriko kontratazioen ikuspegi bat ematen digu 2007-2014 urteen bitartean.
Euskal Herriko soldatapeko langileen kopurua %8,7an gutxitu da 2007 urtetik hona. Krisiari hobeto moldatu den eskualdea iparraldea izan da, non Lapurdin eta Nafarroa Beheran %5 eta %10 hasi egin da. Lapurdin ordea, %1an gutxitu da bakarrik. Hegoaldean ematen ari den egoera ordea oso desberdina da, izan ere, %10an jaitsi da soldatapeko langileen kopurua 2007-2014 urteen bitartea.
Euskal Herriko enpleguaren euskarria industria izan da betidanik. Horregatik, gehien kaltetuta irten diren pertsonak gizonezkoak izan dira eta gaur egun oso parekatuta dago emakume eta gizonezkoen enplegu-tasa. Kezkagarriena ordea, sinatutako kontratuen %90a aldi baterako direla da eta honek ezegonkortasun egoera izugarri bat sortzen du. Kalitatea ere nahiko eskasa da, lanean dauden pertsonen %17,5 lanaldi partzialeko kontratuarekin daude eta. Europako gainerako herrialdeak antzera daude baina bertan ezegonkortasun ekonomiko horri aurre egiteko neurriak ematen dira, laguntza edo bonifikazioen bitartez.
Gaur egun interesatzen duten kontratu motak felxibilidadea aurkezten dutenak eta azken finean langileentzako kaltegarriagoak direnak. Kontratu mugagabeak ez dute ia batere beherakadarik izan (Langilea bota bait daiteke) eta aldi baterakoak (zailagoa langilea botatzea) ordea %30an behera egin dute. Industriak jada ez du hainbesteko euskarria ematen ekonomiari eta sortzen duen enplegua %2an behera egin du. Argi dago Euskal Herrian industria sektorean espezializatutako herrialde bat izanagatik, errekuperazio sintomak beranduago ikusten direla baina hala ere aktibazio politikak eta guztion arteko lankidetza beharrezkoa da egoera honi aurre egiteko.