energia solarraTxina aipatzean harresia, lan kultura edota gastronomia tipikoa etortzen zaigu burura normalean, orain dela hamar urte ez luke inork esango Txina mundu potentzia bilakatuko zenik eguzki-energiaren arloan, besteak beste, lurralde hau ez delako munduan eguzki izpi gehien jasotzen duena.

Espainiar estatuan energia mota hau sustatzeko saiakera egin zen orain dela urte batzuk, baina interes politiko eta enpresarialak zirela eta alde batera utzi zen. Gaur egun, ekialdeko lurraldeek eta Txinak batez ere, aurrea hartu diete eguzki energia aprobetzatzeko abagune gehien duten herrialdeei eta egoera honela jarraituz gero, paradogikoa dirudien arren, eguzki gutxien duten lurraldeek eguzki gehien duten lurraldeei energia solarra salduko diete.

Naider osatzen dugun guztion aldetik, egoera hau salatu nahi dugu bidegabe ikusten dugulako politikari askok enpresa gutxi batzuen mozkinak gizartearen ongizatea baino aurretik ipintzea.