Hurrengo hilabeteetan NAIDER eta Ortuellako Udalaren arteko lankidetza herriaren tokiko 2030 agenda eraikitzera bideratuta egongo da. Erronka hau ilusio handiaz hartzen dugu.
Tokiko 2030 Agenda Ortuella eraldatu nahi duen agenda bat izango da, udal–gobernua bidai-orri moduan hartu nahi duena. Agenda udaleko alderdi guztiak osatzen duten komizioan baieztatuko da, bai estrategia fasean zein akzio planaren fasean ere. Aldi berean, udal teknikarien proposamenak eta ikus puntu teknikoak barneratuko ditugu. Garapen ekonomikoan eta tokiko jasangarritasun arloetan, NAIDER-ek bere ikuspuntu teknikoarekin osatuko du Agenda.
Horretaz gain, herritarren eta herriko eragileen iritziei garrantzia emango zaie. Horretarako Agenda definitzeko eta garatzeko prozesu partehartzaileak antolatuko dira; hasiera batean prozesua ezagutu ahal izateko eta aurrerago haien proposamenak eta ideak plazaratzeko.
Prozesu guztian zehar Udalsarea 2030rekin harremanetan egongo gara, sortzen ari garen Agenda hau Ortuellako udalarentzat eta Udasarea 2030ren barnean dauden beste udalentzat baliagarria izan dadin.
2030ko Ortuella jasangarriagoa eraikitzeari ekingo diogu!