Urriaren 31n ospatu zen Ortuellako Eskola Agenda 2030ren hasierako udal foroa OKEn. Bertan izan ziren udalerriko ikastetxeetako ekodelegatuak eta irakasle arduradunak, Naiderreko laguntza teknikoa, eta udaletxeko ordezkariak —Saulo Nebreda alkatea eta Gonzalo, ingurumen-zuzendaria—.

Foroaren lehen zatian, ikasleei aurkeztu zitzaien Eskola Agenda 2030aren testuingurua eta aurtengo lan-ildo nagusiak. Halaber, pasa den ikasturtean landutako 12. Garapen Jasangarriko Helburuari buruzko diagnostikoaren emaitzak berrikusi ziren, Ortuellako kontsumo arduratsuaren ohiturei buruz egindako azterlana oinarri hartuta.

Alkateak, ikasleek aurreko ikasturteko udal foroan egindako iradokizunei erantzunez, udaletxearen konpromisoa azaldu zuen, kontsumo arduratsuaren sustapena eta herritarren sentsibilizazioa indartzeko neurriak azalduz.

Bigarren zatian, lan-tailer praktikoa egin zen, eta bertan aurkeztu ziren ikasturte honetako ekodelegatu berriak. Ikasleek aurreko urteko ekintza bateratua aztertu zuten eta ekimen berriaren diseinua eta planifikazioa adostu zuten, datozen hilabeteetan gauzatzeko helburuarekin.

Foro honen bidez, Eskola Agenda 2030ren komunitateak ikasturte berriari hasiera eman dio, Ortuellan ingurumenaren aldeko ekintza parte-hartzaileak sustatzeko ilusioz eta konpromisoz.