Aurrezpen eta eraginkortasun energetikoari buruzko jardunaldi teknikoak Bizkaiko Foru Aldundian

 egilea
Share

Bizkaiko Foru Aldundiak bi jardunaldi tekniko egin ditu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, NAIDERen eskutik, BFAko langileei energia aurrezteko eta efizientzia energetikoa lortzeko neurrien eta energia berriztagarrien ezagutza helarazteko, energia-kontsumoa murrizteko, egungo legediaren baldintzak ezagutzeko eta irtenbide energetiko jasangarri berriak bilatzeko.

Jardunaldi horietan Aldundiko hainbat sailetako 30 langilek baino gehiagok hartu dute parte, besteak beste, mantentze-lanetako arduradunek, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko teknikariek eta Azpiegitura eta Lurralde Garapen Saileko teknikariek.