Eusko Jaurlaritzak 2030erako Euskadiko Airearen Kalitatearen Plana onartu zuen atzo. Plan horrek 28 ekintza aurreikusten ditu 5 ardatz estrategikoren inguruan: kutsadura atmosferikoa eta osasuna; mugikortasun iraunkorra eta hiri-berroneratzea; kutsadura murriztea funtsezko beste sektore batzuetan; airearen kalitatearen kontrola, jarraipena eta ebaluazioa hobetzea; eta herritarrak prestatzea, sentsibilizatzea eta kontzientziatzea.

Barne hartutako ekintzen artean, 50.000 biztanletik beherako udalerrietan Emisio Gutxiko Eremuak (EGE) ezartzea sustatzea dago.