Joan den asteazkenean, otsailaren 7an, laugarren bilera egin zuen Udalsarea 2030 Udal Jasangarrien Euskal Sareko Emisio Txikiko Eremuen Lantaldeak, Bilboko, Gasteizko, Donostiako, Getxoko eta Irungo udaletako, EUDELeko, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioko (FEMP) eta Eusko Jaurlaritzako Airearen Kalitatearen Saileko ordezkariekin.

Topaketaren ezaugarri nagusia Valladolideko Udaleko ordezkariek egindako erakusketa izan zen, ZBEaren ezarpenean izandako esperientzia partekatu baitzuten. Bestalde, ZBE Taldea osatzen duten euskal udalek aukera izan zuten beren ZBE proiektuen garapena zein fasetan dagoen eta beharrezko ordenantzak partekatzeko.