Joan den azaroaren 16an, osteguna, egin zen Gasteizko Europa Jauregian Udalsarearen 64. batzorde teknikoa, 2023ko hirugarrena eta azkena.
Batzordean, azken hiruhilekoan sarearen jarduerari buruzko informazioa eman zen, eta hurrengo lan-ildoak aurkeztu ziren. Landu ziren gai nagusien artean, Udalsarea 2030, Sarearen Idazkaritza Teknikoa egiten duena, hainbat lantalderen jardueraren aurrerapenak laburbildu zituen, Arabako Errioxako Guardiako Kuadrillak biohondakinen kudeaketan izandako esperientzia partekatu zuen, eta 2023ko dirulaguntzen aginduaren egoeraz hitz egin zen. Gainera, Europako, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko ingurumen-arloko legegintza-plangintzari eta toki-erakundeekiko inplikazioei buruzko mintegi bat egin zen batzordean.
Topaketan 50 pertsona baino gehiago bildu ginen udal, eskualde eta erakundeetako teknikari eta arduradunen artean, hala nola EUDEL, EVE-Euskal Energia Erakundea, HAZI Fundazioa eta IHOBE bera, sarea koordinatzen duen erakundea den aldetik, NAIDERen laguntza teknikoarekin.