Otsailaren 1etik 11ra Zabalguneko Eko-Barruti Ekintzailea Proiektuaren partaidetza-prozesua zabalik dago, Gasteizko Udalak enkargatutako Zabalguneko XIX.eko etxadien gaineko birgaitze energetikoari eta hiri-berroneratzeari buruzko azterlanaren esparruan egiten ari garena.

Proiektuak hiri erdialdearen papera berreskuratzea du helburu, hiriaren ekonomia, gizartea, ingurumena eta kultura bultzatzeko agertoki nagusi gisa. Horretarako, lau ardatz nagusirekin lotutako biziberritzeko aukerak identifikatzen eta baloratzea da xedea: Aktibazio Ekonomikoa, Ezagutza eta Talentua, Hiri-Berroneratzea, Parte-hartzea eta Gobernantza.

Parte-hartze prozesua ostegunean, hilak 1, hasi zen Gasteizko herritarrei eta intereseko eragile publiko eta pribatuei irekitako informazio- eta partaidetza-saio batekin. Saioan zehar NAIDERek proiektuaren aurrerapenak laburki azaltzeko aukera izan zuen, ondoren fase parte-hartzaileari ekiteko. Bertaratutakoak 6 eta 7 pertsona arteko lan-mahaietan banatu ziren, eta Zabalguneko mapa baten eta ohar itsaskorren laguntzaz, proiektuaren lau ardatzekin lotutako aukerak identifikatu zituzten: aktibazio ekonomikoa, ezagutza eta talentua, hiri-berroneratzea, eta gobernantza eta parte-hartzea.

Egun berean, informazio- eta partaidetza-panelek osatutako erakusketa publiko bat inauguratu zen, proiektua ezagutzeko eta ideiak eta proposamenak aurkezteko aukera ematen duena. Erakusketa hilaren 11ra arte egongo da zabalik.

Astelehen goizean, hilak 5, Haizea Aguirre Puértolas gure lankideak, NAIDEReko Arkitekto Urbanista Nagusiak, Radio Vitoria Gaur saioan parte hartzeko aukera izan du Aratz Goikoetxearekin (0:30 min). Bertan, proiektu osoari buruz hitz egin da, herritarrei parte hartzera animatzeko.

Parte-hartze prozesuak otsailaren 11ra arte jarraituko du, parte hartzeko modu ezberdinekin:

  • Erakusketa bisitatuz eta ideia eta proposamenekin lagunduz.
  • Zabalgunea XIX Elkarteak dinamizatutako solasaldietan parte hartuz. Solasaldi horiek Zabalgunearen etorkizunari helduko diote ikuspegi ekonomiko, komertzial, urbanistiko eta kultural batetik. Solasaldiak otsailaren 5etik 8ra izango dira Amarika aretoan, 19:00etatik 20:30era.
  • Bertaratzerik ez dutenek online inkesta bete dezakete, edo email bat bidali ensancheXIX@vitoria-gasteiz.org helbidera.