Build: Inn, Euskadiko Eraikuntzaren Klusterrak, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako finantzaketari esker, Gipuzkoako Eraikuntza Sektorearen Deskabonizazioaren Liburu Zuria egitea bultzatu du.
Liburu Zuri honek eraikuntzaren balio-kateko katebegi desberdinetan deskarbonizaziorako neurri zehatzak azaltzen ditu. Beraz, funtsezko dokumentu teknikoa da sektore horren lehiakortasuna modernizatzeko eta handitzeko, eta, gainera, berotegi-efektuko gas gehien isurtzen dituenetako bat da.
Klima-aldaketari dagokionez horrek dakarren erantzukizunaz jabetuta, eragile batzuk deskarbonizazioa beren negozio-ereduan funtsezko elementu gisa txertatzen ari dira. NAIDERek Build: Inn-ekin aktiboki lan egin du liburua egiten, eta 30 bat eragileren ekarpenak jaso dira.