Barakaldoko Udalak NAIDERen laguntza izango du Hiriaren Bigarren Gizarte eta Hiri Eraldaketarako Plan Estrategikoa egiteko.

Barakaldo hiri gisa egiten duen bigarren eraldaketa handian murgilduta dago; eraldaketa soziala eta urbanistikoa dira bere lehentasunezko eremuak. 2020an hasi zen udalerria bere Hiri Agenda proiektua lantzen. Tresna estrategiko hori gizarteratu eta finkatu ondoren, hiriaren eraldaketa bultzatu nahi da, udaleko arlo eta sailek garatu dituzten planekin lerrokatuz, proiektu interesgarriak batuz eta hobetzeko aukerak hautemanez.

Plan estrategikoaren helburua da Barakaldoko hiritarren bizi-kalitatea hobetzea, garapen ekonomiko iraunkorra sustatzea eta baliabide eta zerbitzu publikoak eraginkortasunez kudeatzea.