Ensanche 21 Zabalgunearen Kontseiluak, Vitoria-Gasteizko Udalaren Hirigintza Sozietateak, erabaki du Naiderri esleitzea XIX. mendeko Zabalguneko hiri-etxadietan jarduteko aukerak identifikatu, zehaztu eta teknikoki eta ekonomikoki ebaluatuko dituen azterlana egitea, bi helbururekin: batetik, bizitegi-eraikinen birgaitze energetikoa bultzatzea, eta, bestetik, “etxadi-patio” izenez ezagutzen diren barne-espazioak lehengoratzea.

Zabalgunea eko-barruti ekintzailea proiektuaren barruan kokatzen da lana, Zabalguneko auzoak hiriaren indar ekonomiko, sozial eta ingurumenekoaren agertoki nagusi gisa duen papera berreskuratzeko. Proiektu hori antolatzen Naiderrek lagundu zuen.