DEK Azterketa egitean, analisi-lana eta Durangaldeko enpresekin egindako lan parte-hartzailea konbinatuko dira, eskualdeko lehiakortasunean sakontzeko. Prozesuan zehar, Durangaldeak lehiakortasun iraunkorraren arloan duen egoera eta perspektiba aztertuko dira, eta DEK eta Durangaldea lehiakortasun iraunkorreko eragile liderrak izateko balio-proposamenak azaleratuko dira.
• DEK DASHBOARD: Lehiakortasun Iraunkorreko Dashboard bat sortzea, eskualdeko egungo egoerari eta lehiakortasunaren aurrerapenari buruzko informazio-plataforma gisa balioko duena. Ezarritako jarduera, zerbitzu eta estrategien eragina ebaluatzeko aukera emango du.
• DEK LEHIAKORTASUNA: Dashboarda hartuta, eskualdeko lehiakortasunaren posizionamenduari buruzko txosten bat egingo da, DEKek eskualdean duen eragina eta Durangaldeko ongizatearen zerbitzurako lehiakortasuna hobetzeko duen ahalmena aztertzeko.
• DEK INTELLIGENCE: Adimen lehiakorreko sistema bat antolatuko da, Durangaldeko enpresa-sistemaren beharrak pixkanaka ezagutzeko eta enpresei hainbat arlo garrantzitsutan duten lehia-egoeraren autodiagnostikoa eskaintzeko.