Industria-berrikuntza funtsezkoa da teknologia kritikoak garatzeko, ekonomia zirkularra sustatzeko eta mendekotasun teknologiko estrategikoak eta hornidura-katekoak murrizteko. Erronka eta premia horien testuinguruan, “Autonomia Estrategikoa” kontzeptua behin eta berriz erabiltzen da EBko politiketan, eta “irekia” adjektiboa gehitzen da, Europar proiektuak lankidetza aldeaniztuna nahi duela azpimarratzeko: Open Strategic Autonomy edo OSA

CONCORDi 2023, enpresen I+G+Bri buruzko foro europarra, Sevillan egin zen urriaren 24tik 26ra bitartean, eta Ikerketa Zentro Bateratuaren lan-dokumentuak autonomia hori lortzeko Europaren erronkak kokatzen ditu.