Galdakaoko Enpresa Zentroaren ildo estrategikoak aurkeztu dira

 egilea
Share

Abenduaren 15ean, Galdakaoko Enpresa Zentroaren ildo estrategikoak aurkezteko jardunaldian parte hartzeko aukera izan genuen. NAIDERetik Galdakaoko Udaleko Ekonomia Sustapen eta Enplegu Sailerekin egin dugu lan udalerriko produkzio-sarea dinamizatu nahi duen zentro berri honen helburuak eta jardun-arloak zehazten. Horrela, Enpresen Zentroaren helburu nagusia Galdakaoko garapen ekonomikoa bultzatzea da, bertako enpresei laguntza emanez, Udaleko Ekonomia Sustapenaren Arloak garatutako gaitasunak eta jarduerak indartuz eta zabalduz, tokiko berrikuntza- eta prestakuntza-gaitasunak aprobetxatuz, industrialdeak hobetuz eta modernizatuz, eta elkarlaneko gobernantza-eredu bat hedatuz, enpresa-garapenarekin lotutako udalerriko erakunde nagusien parte-hartzearekin.

Jardunaldian parte hartu zuten Udaleko gobernu taldeko kideek, alkatea barne, Andra Mari LHko zentroko eta Galdakaoko Ostalaritza Eskolako irakasleek, bai eta NAIDERekin Enpresa Zentroaren jardun-arloak identifikatzen lagundu duten enpresetako ordezkariek ere. Era berean, lan-dinamika interesgarri bat garatzeko baliatu zen jardunaldia, gunea datorren urtean lantzen hastea espero den jardun-arloei lehentasuna emateko.