Nafarroako Foru Komunitatea berrikuntzarekin duen konpromiso sendoagatik nabarmentzen da; izan ere, laugarren tokian dago autonomia-erkidego berritzaileenen artean, Regional Innovation Scoreboarden arabera, eta hirugarren tokian BPGrekiko inbertsioan. Erkidegoak ikerketa- eta garapen-arloko eragile aktiboak ere baditu, unibertsitate-zentroak, ikerketa-zentroak eta enpresa-arloko I+G+b unitateak, besteak beste.

Testuinguru horretan, Begirak, Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren mende dagoen Nafarroako Berrikuntza Behatokiak, Foru Komunitateko I+G+Bren egoerari buruzko hausnarketa estrategikorako prozesu bat bultzatu du.

Azterketa estrategiko hori Nafarroan lehiakortasunari eusteko beharretik sortu da. Lehiakortasunari eusteko berrikuntza funtsezkoa den ingurune honetan, NAIDERrek eskualdeko I+G+b-n dauden botila-lepoak identifikatzen eta haien eraldaketa eta hazkundea bultzatzeko palankak garatzen lagunduko du.


Irudi ilustratiboa: Milad Fakurian, Unsplash