Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitateak NAIDERen laguntza teknikoa du bailarako udalerrietan Naturan Oinarritutako Konponbideen (NBS, ingelesez siglez) erabilera sustatzeko.
Helburu horrekin, udalerriek gaur egun naturan oinarritutako zein egokitzapen-neurri dituzten identifikatu eta mapeatuko da. Hortik haratago, eskualdean NBSak hedatzeko zer aukera dauden aztertuko da: zeintzuk aldatu edo indartu behar dituzten, zein eremu berri erabili daitezkeen, eta, azken batean, birnaturalizazioaren ikuspegitik egokitzapen globalerako zer potentzial dagoen.
Horrela, erabakiak hartzeko ezagutza-elementuak eta tresnak jasoko dituzte eskualde eta udalerrietako erantzuleek, NBS bidez ahalik eta egokitzapen-ahalmen handiena aprobetxa dezaten. Proiektua bai eskualde mailan, bai udalerri mailan burutuko da, Bizkaiko Nerbioi-Ibaizabal bailarako bederatzi udalerrietarako: Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberio.
Ilustración: emperor, Unsplash