Hiriko hainbat erakunderekin bildu gara Bilboko Klima Misioa aurkezteko eta misio horri atxikitzeko proposamena egiteko, hiria klima-neutraltasunera bidean laguntzeko, 2030erako bete beharreko helburua baita.
Bilera hau NAIDERrek Bilboko Udalari ematen dion idazkaritza teknikoaren esparruan kokatzen da, hiriko Klima Misioa definitu eta hedatzeko. Azken urtean zehar hiriko Akordio Klimatikoa idazten aritu gara; dokumentu hori Gobernu Batzarrean onartu zen, eta citiES plataformak Santanderren antolatutako Udako Ikastaroan aurkeztu zen jendaurrean.
Gainera, Akordio Klimatikoa ofizialki erregistratu zen NetZeroCities plataforma europarrean ere, eta gaur egun haren balidazioaren zain dago, Bilbao Klima Misioaren parte diren hiri europarren artean formalki txertatzeko.
Orain, Udala Bilboko Klima Misioari atxikitzeko prozesuan aurrera egiten jarraitzeko prest dago. Bileran hiriko hainbat erakunde adierazgarri izan ziren, eta haiei Misioaren kontzeptu europarra azaldu zitzaien, bereziki Klima Misioaren eta Bilboko Akordio Klimatikoaren ezaugarriak. Erakunde horiek Udalarekin modu desberdinetan konprometitu ahal izango direnez, haien atxikimenduarekin hiriko ekintza klimatikoa indartzea espero da, arreta berezia deskarbonizazio-proiektuak aktibatzera bideratuta.
Atxikimendu-prozesu hau datozen hilabeteetan zehar jarraituko da, erakunde, antolakunde eta enpresa gehiago Klima Misiora pixkanaka txertatzeko.
Mila esker erakunde guztiei eskaerak izan duen harrera onagatik.
Bileran parte hartu zuten erakundeak: CECOPI, Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera, Athletic Club Fundazioa, Bilbao Basket, Aclima, Basque Environment Cluster, Mugikortasun eta Logistika Klusterra, MLC ITS Euskadi, AMYCIF, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea.



