Bilbo 2050 Ingurumen Estrategia hiriko trantsizio ekologikoa gidatzeko erreferentzia-esparrua da, udaleko ingurumen-informazioaren plangintza, jarraipena eta kudeaketa ikuspegi integratu batetik artikulatuz. Testuinguru horretan, Bilboko Udalak lan-sistema finkatu bat du, helburuak, tresnak eta eragileak jasangarritasun urbanoaren ikuspegi partekatu baten inguruan lerrokatzeko aukera ematen duena, Naider-en laguntza teknikoarekin.
Laguntza hori urte anitzeko kontratu baten esparruan garatzen da, 2025ean berriz esleitua, eta zerbitzu honen lehen adjudikazioan du jatorria, 2019an, eta horri esker lanari jarraipena eman eta denboran zehar laguntza-eredu egonkor bat finkatu ahal izan da.
Gaur egun, estrategiaren garapena jarraipen eta ebaluazio sistema egituratu batean oinarritzen da, eta, aldi berean, bere gaitasun operatiboa indartzera bideratutako lan-ildo berriekin osatzen da. Azken urteko aurrerapenen artean, bereziki nabarmentzekoa da udalerriko Azpiegitura Berdearen Estrategiaren elaborazioa, zeinetan analisi-, plangintza-, adierazle-definizio eta gobernantza-ereduaren egituraketa lanak egin diren, Ingurumen Estrategia 2050ean integratzea erraztuz .
Era berean, urtero egiten da berotegi-efektuko gasen emisioen kalkulua eta udal mailako murrizketen txostenak prestatzen dira, baita adierazleen sistema eta estrategiaren bistaratzailearen etengabeko hobekuntza ere, osasuna, klima-egokitzapena edo energia-kontsumoak bezalako esparruak barne hartuta. Lan horiek udaleko ingurumen-informazioaren analisi eta egituraketarekin, konpromiso estrategikoen jarraipenarekin eta udal arlo ezberdinetan kontratazio publiko berdea txertatzeko laguntzarekin osatzen dira; guztiak Naiderrek laguntza teknikoko talde gisa egindako lanaren barruan.
Emaitza etengabe hobetzen ari den ingurumen-kudeaketako sistema da, datuetan oinarritutako erabakiak hartzea errazten duena eta hiriaren deskarbonizazio, erresilientzia eta ingurumen-kalitatearen helburuetan aurrera egiten laguntzen duena.
Ilustrazioa: Diana Novak





