I+Gko inbertsio-ahaleginaren jarraipena funtsezko elementua da berrikuntza-politikak orientatzeko eta erabaki estrategikoak hartzeko. Hala ere, estatistika ofizialek atzerapen temporala izaten dute normalean, eta horrek zaildu egiten du informazio eguneratua garaiz eskuratzea.
Testuinguru horretan, INNOBASQUEk, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, I+G Adierazlearen Estimazio Aurreratuaren proiektuaren edizio berri bat jarri du abian. Urtero garatzen den lan-ildoari jarraipena ematen dio, eta Euskadiko I+G gastuaren bilakaera aurreikustea ahalbidetzen du.
Naiderrek INNOBASQUEri laguntzen dio berezko metodologia ekonometriko kontrastatua aplikatuz, adierazlearen aurreko edizioetan garatu eta fintzen joana. Ikuspegiak honako hauek uztartzen ditu:
- Aldagai ekonomiko eta teknologiko esanguratsuen analisi kuantitatiboa.
- Adituen interpretazioan eta Euskadiko I+G ekosistemaren ezagutza sakonean oinarritutako osagai kualitatiboa.
Metodologia horri esker, estimazio aurreratu fidagarriak egin daitezke, eta iturri estatistiko ofizialen atzerapenari lotutako ziurgabetasuna murriztu.
Proiektuak 2025eko I+G Adierazlearen estimazio aurreratua eguneratzea eta 2026rako proiekzio bat egitea ahalbidetuko du. Emaitza horiek Euskadiko I+Gko inbertsio-ahaleginaren bilakaeraren ikuspegi aurreratua eta koherentea eskainiko dute, adierazlearen urteko jarraipena indartuz eta analisi konparaturako zein erabaki estrategikoetarako oinarri analitiko sendoa sortuz.



