Esperientziak

Leioako klima-babes sarea: Klima-egokitzapena eta biztanleriaren ongizatea hobetezeko hiri-azpiegitura

 egilea
Share

Leiоako Udalak udal klima-babes sare bat diseinatzen du, muturreko tenperaturen igoeraren eta horiek biztanleriaren osasunean eta ongizatean dituzten ondorioen aurrean udalerriak duen egokitzapen-gaitasuna indartzeko.

Proiektua konfort termikoa eta klima-babesa eskain ditzaketen hiri-guneak identifikatzeko beharretik abiatzen da, batez ere kolektibo kalteberenentzat. Ekimenak barne-babesguneak —ekipamendu publiko irisgarri eta egokituak— eta itzal, landaretza eta egonaldi baldintza oneko kanpo-guneak hartzen ditu kontuan.

NAIDERek Udala laguntzen du udalerriaren lurralde eta klima-analisian, irizpide tekniko zehatzen definizioan eta Leiоako hiri eta gizarte ezaugarrietara egokitutako sare integratu baten diseinuan. Lanak informazio espaziala, ingurumen-aldagaiak eta irisgarritasun-irizpideak uztartzen ditu lehentasunezko jarduketa-guneak identifikatzeko eta lurraldearen estaldura orekatua bermatzeko.

Proposamenak egokitzapen urbanoaren ikuspegi transbertsal bat txertatzen du: klima-babesguneak ez dira soilik muturreko episodioen aurreko erantzun-guneak, baita ingurumen-kalitatea, espazio publikoaren erabilera eta epe luzeko hiri-erresilientzia hobetzen laguntzen duten elementuak ere. Proiektuak klima-egokitzapena udal-plangintzan eta tokiko hiri-politiketan integratzen aurrera egiten du, udalerria gero eta maizago eta intentsitate handiagoz gertatzen diren klima-eszenatokien aurrean prestatuz.

Azgazkia: Pinasolo parkea, Leioako udala