NAIDER, IHOBE Ingurumen Jarduketarako Euskal Sozietate Publikoari aurkeztutako proposamen baten buru da, CAMBRIDGE ECONOMETRICS, TECNALIA eta ECORYSekin batera, klima-aldaketak Euskadin duen eragin ekonomikoaren azterketa egiteko eta lurraldeko klima-erresilientzia indartzeko finantzaketa-plan bat zehazteko.

Inpaktu ekonomikoaren azterketa, gure lurraldeko erresilientziaren eta klima-egokitzapenaren balioa termino ekonomikoetan parametrizatzera bideratua, ariketa baliotsu eta aitzindaria da, egokitzapen-prozesua kudeatzeko tresnak emango dituena. Geldikeriari lotutako kostuak kontuan hartzeaz gain, hainbat estrategiaren onurak aztertu eta kuantifikatzen ditu proposatutako metodologiak. NAIDERek koordinatu du, eta arlo horretako Europako beste hiru erakunde nagusirekin lankidetzan diseinatu da.

CAMBRIDGE ECONOMETRICS analisi ekonomikoa egiten duen enpresa da, mundu mailakoa modelizazio ekonomikoaren esparruan eta, bereziki, ez-egitearen eta egokitzapenaren kostuen azterketan. TECNALIA klima-aldaketari buruzko ezagutzaren eragile nagusia da Euskadin, eta Europako plataforma teknologiko lehiakorrenetako bat. ECORYS, bestalde, Europako aholkularitza-enpresa estrategikorik trebatuenetarikoa da, eta politiken eta programen eraginaren ebaluazioan esku hartzen du.