Joan den otsailaren 10ean, Ihoberen 2023 Erakunde Hornitzaileen Foroan izan ginen. Foro horretan, sozietate publikoak ekitaldi honetarako dituen ildo estrategikoak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen. Horietako batzuei dagokienez, hala nola tokiko iraunkortasuna edo ekintza klimatikoa, aspalditik ari gara lanean Ihoberentzat, jasangarritasunaren arloan erreferentea den erakundea eta Naiderrentzat estrategikoa den bezeroa. Gure ingurunea hobetzen laguntzeko lankidetzan jarraitzea espero dugu.