Europako Batzordeak 2020ko Berrikuntzaren Europako Hiriburutza Sarirako hautagaitza. Sariaren helburua erreferentzia eredu gisa balio duten hiri-ekosistema berritzaileena saritzea da. Politika berritzaileak garatu eta ezarri dituzten hiriak; herritarren parte hartzea erraztu dute irtenbideak bilatzeko eta erabakiak hartzeko; hiriaren erakargarritasuna areagotu dute ekintzaile, goi-mailako talentu eta inbertitzaileentzako; eta sarean aritzeko eta besteekin elkarlanean aritzeko ireki dira.

100.000 biztanle baino gehiago dituzten hiriak hautagarriak dira. Hiri irabazleak milioi bat euro jasotzen ditu. Horrez gain, berrikuntza disruptiboko praktikagatik txapeldunorde izendatu diren 5 hiriek 100.000 euroko saria jasoko dute, eta beste 12 hiri finalista ad-hoc sare batean sartuko dira, euren esperientzia erakusteko eta praktikak, ekimenak, ideiak eta berrikuntzak trukatzeko. .

Eskaerak 2020ko ekainaren 23ra arte aurkez daitezke. Deialdiaren oinarriak kontsulta daitezke hemen.