Oarsoaldea Garapen Agentziak, NAIDERren laguntza teknikoarekin, arrakastaz burutu du eskualdeko udaletako langile tekniko eta politikoei zuzendutako trantsizio ekologiko eta energetikoko prestakuntza-programa.

Irailean eta urrian egindako bi saioetan, administrazio publikoan jasangarritasun energetiko eta ingurumeneko erronkei buruzko hausnarketa egin da, lege-esparru berriak ezagutu dira eta eguneroko lanean aplikagarriak diren tresnak landu dira, hala nola Erosketa Publiko Berdea.

Udaletako eta agentziako langileen parte-hartzeak esperientziak partekatzeko eta gaitasunak indartzeko aukera eman du, Oarsoaldean trantsizio justu eta jasangarri baterantz modu koordinatuan aurrera egiteko.

Ekimen honekin, Oarsoaldeak berriz ere erakusten du jasangarritasunarekiko konpromisoa eta lurraldeko klima- eta energia-helburuekin bat datozen politika publikoen aldeko apustua.