Urriaren 31n, hogei profesional baino gehiagorekin elkartu ginen Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak bultzatutako Ezagutzaren Gizarteratzeari buruzko Praktika Komunitateko bigarren lan-saioan.

Saioa Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean egin zen, eta bertan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko erakundeetako komunikazio eta dibulgazio arduradunak bildu ziren.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak NAIDERen laguntza teknikoa du Praktika Komunitate hau garatzeko eta dinamizatzeko. Komunitatea topagune gisa sortu da, esperientziak trukatzeko, ikaskuntza praktikoak sortzeko eta euskal I+G+B ekosistemako eragileen arteko lankidetza sendotzeko.

Saioan zehar, esperientziak eta ikaskuntzak partekatu ziren eta zientzia-dibulgazioaren eguneroko jardunean agertzen diren erronka nagusien inguruan hausnartu zen.