Euskampus Fundazioak, Euskadi ezagutzaren gizartearen nazioarteko abangoardian kokatzeko eragile bezala, Naiderren laguntza izango du 2025eko Arabako Talentuaren Estrategia definitzeko eta diseinatzeko.

Ekimen honen helburu nagusia Arabako Lurralde Historikoko ekosistema indartzea da, pertsonen gaitasunak ekoizpen-ehunaren eskaerekin lerrokatuz eta tokiko zein nazioarteko talentuarentzat ingurune erakargarria sustatuz. Hori lortzeko, Naiderrek Arabako talentuaren egungo egoeraren diagnostikoa egingo du, nazioko eta nazioarteko praktika onenen azterketa egingo du, eta Talentuaren Estrategia diseinatuko du bere jarduera-planarekin batera.

Estrategia horrek ezarriko ditu Araban talentua erakartzea, garatzea eta atxikitzea bultzatzeko beharrezkoak diren helburuak, lan-ildoak eta proiektuak, eta funtsezko alderdiak bilduko ditu, hala nola prestakuntza, esparru akademikoaren eta enpresa-arloaren arteko lotura, eta berrikuntzaren sustapena. Proiektu honen bidez, Arabako hazkunde ekonomiko eta sozial iraunkorra bultzatzen lagunduko dugu, talentuaren kudeaketa estrategikoaren bidez.


Ilustrazioa: Milad Fakurian