Gaur Bilboko Udalari laguntzeko aukera izan dugu Bilbao 2030 Klima Misioaren oinarri den Klima Akordioaren sinaduran eta aurkezpenean. Nora Abete García alkateorde eta Mugikortasuneko eta Iraunkortasuneko zinegotziaren eskutik egin da, Santanderren, citiES 2030 UIMP Udako Ikastaroaren laugarren edizioan.

NAIDERetik Misio Klimatiko honekin konprometituta gaude, EBk hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak bultzatzeko helburuetan kokatzen dena eta hiru ardatz nagusi jasotzen dituena: energia berriztagarrien sustapena, eraikinen birgaitze energetikoa eta mugikortasunaren elektrifikazioa. Hori guztia, klima-egokitzapena, bidezko trantsizioa eta ingurune eraikian txertatutako karbonoa kontuan hartuta.

Jardunaldian zehar gure lanaren zati bat partekatzeko aukera ere izan dugu “EuroMisión 2025” saioan. Gure esku-hartzean, Bilboko Ingurumen Estrategiaren automatizazioa eta digitalizazioa nola jorratzen ari garen zehaztu dugu. Azpiegitura Berdea funtsezko tresna bihurtzen ari da ingurumen-osasuneko, klima-aldaketara egokitzeko eta karbonoaren neutraltasuneko funtsezko helburuak lortzeko, eta, horrela, Bilbo 2030 Klima Misioaren arrakasta lortzen laguntzen du.

Ikastaroak bihar eta etzi jarraituko du, hiriko ekintza klimatikoari buruzko ezagutza trukatzeko eta lankidetzan aritzeko garrantzi handiko gunea.