Ihobe, Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoak, urtero elkarrizketa irekitzen du bere balizko hornitzaile diren erakundeekin, gardentasunean, lankidetzan eta elkarrekiko konfiantzan oinarritutako epe luzeko harremanak sendotzea ahalbidetuko duten estrategiak eta prozesuak garatzeko helburuarekin.
Testuinguru horretan, Naiderrek ekitaldian parte hartu du, Ihoberekin dugun lotura estua berriro ere indartuz. Izan ere, Ihobe gure bezero nagusietako bat da, eta harekin etengabe lan egin dugu azken 20 urte baino gehiagoan. Topagune honek aukera ematen digu Eusko Jaurlaritzak ingurumen arloan dituen beharrak, itxaropenak eta lehentasun politikoak bertatik bertara jasotzeko, eta, aldi berean, Ihoberi zerbitzua emateko orduan ditugun indarguneak, gaitasunak eta potentzialak ezagutarazteko.
Eskerrik asko Ihobeko lantalde osoari, Naiderren eta Euskadiko klima-ekintzari, ekonomia zirkularrari eta ingurumen-plangintzari egiten diogun ekarpenean berriro ere konfiantza jartzeagatik.






