NAIDERek IHOBErekin lankidetzan dihardu Euskadiko 2025eko Ingurumen Koiunturaren Txostena lantzen, ingurumen-datuen bistaratze sistema aurreratu baten diseinu eta garapenerako laguntza teknikoa eskainiz. Proiektuaren helburua txosten teknikoa baliabide irisgarri eta dibulgatzaile bihurtzea da, Euskadiko ingurumen-joera nagusiak arduradun publikoek, langile teknikoek eta herritarrek errazago uler ditzaten.

Lankidetza honen baitan, NAIDERek Power BI bidezko panel interaktibo bat garatuko du, klima-aldaketari, urari, aireari, lurzoruei, biodibertsitateari, ekonomia zirkularrari, hondakinei eta herritarren arloari lotutako adierazle giltzarriak modu dinamikoan aztertzeko aukera emango duena, besteak beste. Lanak datuen analisi zorrotza, diseinu bisual intuitiboa eta narrazio argia uztartzen ditu, IHOBEk sustatzen dituen gardentasunaren eta kontu-ematearen printzipioekin bat etorriz.