Gaur, Eraikuntza Sektorearen Deskarbonizazioaren Liburu Zuria aurkeztu da. Argitalpen horretan, NAIDERek parte hartu du, Build: Inn Eraikuntzaren Euskal Klusterrarekin batera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketari esker izan da posible.

Aurkezpen ekitaldia Naturklima, Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioaren auditorioan egin da, eta Iraunkortasun Saileko diputatuak eta deskarbonizazioan erreferente diren enpresek parte hartu dute, besteak beste, Heidelberg Materials-ek eta Campezo-k.

NAIDERetik landu dugun Liburu Zuriak deskarbonizazio-neurrien katalogo bat eskaintzen du eraikuntza-sektorearen balio-kateko katebegi bakoitzerako, eta, horrez gain, berotegi-efektuko gasen emisioen murrizketan eragiten duten merkatu-joera nagusiei buruzko araudia errepasatzen du.

Eskerrik asko Build:Inn-i NAIDERengan konfiantza izateagatik proiektu garrantzitsu hau garatzeko. Izan ere, Europako esparruan klima-aldaketaren aholkularitzan erreferentea den enpresa gisa sendotzen jarraitzen dugu.