Urte hasieran proiektu berri bati ekin diogu. Datozen hilabeteetan, NAIDERek udalari lagunduko dio indarrean dagoen Energia Iraunkortasunerako Legea udalerrian ezartzen.
Proiektua jasangarritasun energetikoko araudia aztertzen hasi da, udalerrian behar bezala ezarri ahal izateko, eta ondoren energia eta klima gaietan diagnostikoa eta posizionamendua egingo da. Horrekin guztiarekin, fase aurreratuago batean, udalerrian energia berriztagarriak ezartzeko aukeren mapa lortu eta, horrekin, jarduteko alternatiba ezberdinekin bide-orria definitzea espero da.
Euskadiko udalerri guztientzat derrigorrezkoak diren zereginak edo jasangarritasun energetikoko planak egiteko, Bizkaiko Foru Aldundiak dirulaguntza lerro bat egin beharreko inbertsioaren zati bat ordaintzeko. Diru-laguntza hau datorren otsailaren 28ra arte egongo da zabalik.
Zornotzako trantsizio energetikoan izandako bilakaeraren berri emango dizuegu.