NAIDERen argitalpen berria: “Analisia, ekintza… inbertsioa!”

 egilea
Share

NAIDERen udako argitalpena jada eskuragarri dago irakurtzeko. “Analisia, ekintza… inbertsioa!” izenburupean, klima- eta lurralde-helburu handiak proiektu exekutagarri eta finantzagarri bihurtzeko zer behar den aztertzen dugu. Oinarrizko galdera: zer distantzia dago asmoaren eta benetako eraldaketaren artean, eta nola egiten da bidea?

Erantzun bat eraikitzeko, ale honek hiri-klima-misioak inbertsio-agenda gisa planteatzen ditu, aurreikuspen-diseinua polikrisi-testuinguruetan erabakiak hartzeko tresna gisa proposatzen du, eta klima-aldaketa ingurumen-ebaluazioko ohiko prozeduretan nola txertatzen ari den erakusten du.

Hori guztia trantsizio-giltza batzuekin eta azken hiruhilekoan NAIDERetik landutako proiektu eta ekimenen errepasoarekin osatzen da.