NAIDERen argitalpen berria: “Industria, gure sistema eragilea”

 egilea
Share

NAIDERen udaberriko argitalpena irakurgai dago jada. “Industria, gure sistema eragilea” izenburupean, sistema produktiboaren eraldaketa aztertzen dugu trantsizio ekologikoaren, aldaketa teknologikoaren eta dinamika geopolitiko berrien testuinguruan. Oinarrizko galdera: zer bereizten ditu aurrera egiten duten lurraldeak atzerago geratzen direnetatik?

Erantzun bat eraikitzeko, ale honek balio-kateak lurraldeko ekonomia aktibatzeko tresna gisa jorratzen ditu, industria-poligonoak agentzia handiko espazioetan bihurtzeko esparru bat proposatzen du, Industrial Accelerator Act europako industria-subiranotasunerako palanka gisa aztertzen du, eta ondare eraikia hiri- eta ekoizpen-dinamika berrietan berraktibatzeko gakoak eskaintzen ditu.

Horri guztiari trantsizio-gakoen hautaketa bat eta NAIDERek azken hiruhilekoan garatutako proiektuen eta ekimenen errepaso bat gehitzen zaizkio.