Gaur, Oarsoaldeko 2025-2035eko Plan Estrategikoaren testuinguruan, aurreko Planaren ebaluaketa aurkeztu die NAIDERek Oarsoaldeko ordezkariei, eskualdeko udalerrietako alkateak nabarmenduz: Aizpea Otaegui, Errenteriatik; Teo Alberro, Pasaiatik; Mikel Arruti, Lezotik; eta Joana Mendiburu, Oiartzunetik.

Ebaluaketa hau funtsezkoa izango da, Plan Estrategiko berriaren garapenerako. Izan ere, ebaluaketa honek habia-puntu bat ezartzen du. Jokin Etxebarria eta Asier Segura NAIDEReko lankideek erakutsi duten bezala, Oarsoaldean, hamaika ekintza eraman dira aurrera azken urteotan, hurrengo hamarkadako oinarria jarriz.