Joan den asteartean, maiatzaren 30ean, Gasteizko Udalak antolatutako MICAT – Multiple Impacts Calculation Tool Proiektu Europarrari buruzko tailerrean parte hartu zuen NAIDERek. Saioaren helburua zen tresnaren helburuak aurkeztea, eta, ondoren, erabilera-kasu batzuen bidez, bertaratutako eragileek tresna ebaluatzea, erabiltzaile-esperientziaren, hizkuntzaren eta prozesuaren inguruan. Ildo horretan, jardunaldia MICAT tresnak Agenda 2030en Hiri Adierazleen Behatokiarekin dituen sinergiak berresteko aukera ere izan zen, Naiderrekin lankidetzan garatua.