Atzo, azaroaren 23an, osteguna, Ortuellako Udalaren laguntza teknikoaren esparruan, Naiderrek jasangarritasunerako eskolen eskualdeko lehen bileran parte hartu zuen.

Topaketa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berritzeguneak antolatu eta dinamizatu zuen. Deialdi honen inguruan bildu ziren Meatzaldeko hamaika ikastetxeak Gallartako Ekoetxean. Bileran, ikasturtean zehar egingo den lanaren oinarriak finkatu ziren, eta hainbat dinamika eta gogoeta egin ziren ikastetxeetara eta udalerrietara eramateko.

Naider abian da Eskola Agenda 2030en metodologia berria aplikatuz, Ortuellako hiru ikastetxeekin lankidetzan eta koordinatuta: San Jose Ikastola, Ortuella BHI eta Otxartaga HLHI.