EBko bonu berdeen kanpoko ikuskatzaileak

 egilea
Share

NAIDER EBko bonu berdeen kanpo-ikuskatzaile bilakatu da, Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzaren (ESMA) balioespenarekin.

Kanpo-ebaluatzaile gisa, gure eginkizuna bonu horien jaulkitzaileek taxonomia europarra betetzen dutela egiaztatzea da, inbertitzaileak balizko “greenwashing” edo zuritze ekologikotik babestuz. Bonu berdeak zor-tituluak dira, ingurumen-inpaktu positiboa duten proiektuak finantzatzeko diseinatuak, hala nola energia berriztagarriak, energia-eraginkortasuna eta garraio jasangarria.

Enpresek, finantza-erakundeek, gobernuek eta beste erakunde batzuek jaulki ditzakete bonu horiek, inbertsio arduratsua erakartzeko eta iraunkortasun-helburuetan aurrera egiteko. Sortutako diru-sarrerak EBren taxonomiara egokitzen diren jardueretan inbertitu behar dira, nolabaiteko malgutasunerako marjinarekin.


Ilustrazioa: nemo