Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak (GUFE) NAIDERen laguntza teknikoa izango du Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legearen eskakizunei erantzuteko eta Jarduketa Energetikoaren Berariazko Plana egiteko.

2023an, NAIDERek Bizkaiko Foru Aldundiarekin lan egin zuen Foru Sektorearen Diagnostiko Energetikoa egiteko, GUFE barne hartzen zuena, beste foru erakunde batzuen artean. Orain, erakunde autonomoaren jarduera-plan espezifikoarekin jarraitzen du lanak, trantsizio energetikoan hasteko eta legeak 2030 eta 2050erako planteatzen dituen murrizketa-helburuei erantzuteko bitarteko gisa.


Irudi nagusia: Maxim Hopman, Unsplash