SODENAk NAIDER homologatu du Nafarroako sektore eta balio-kate estrategikoen garapenean laguntza teknikoa emateko zerbitzuak eskaintzeko.
Homologazio honek NAIDERi aukera ematen dio sektore-analisi eta -mapaketa lanak egiteko, joerak eta enpresa-erronkak identifikatzeko, ekintza-planak eta ibilbide-orriak prestatzeko, baita lehiakortasuna, dibertsifikazioa, berrikuntza, nazioartekotzea edo jasangarritasuna sustatzera bideratutako ekimenetan laguntza teknikoa emateko ere.
Bere Erosketa Sistema Dinamikoaren bidez, SODENAk kaudimen egiaztatua duten erakundeekin lankidetza egituratzen du, bai lehentasunezko sektoreak bai sortzen ari diren eremuak indartzeko, Nafarroako Foru Komunitateko ehun ekonomikoaren eraldaketa eta hazkundea sustatuz. Homologazio hau NAIDERrek aurretik estrategia erregionalaren esparruan lortutakoari gehitzen zaio.





